Hamabigarren Huhezinemak baditu finalistak

Maialen Regueiro 2019ko mar. 7a, 13:30
Irati Elortondo oñatiarraren Agnès laneko momentu bat

Aukeratu dituzte Huhezinemako sail ofizialeko hamar finalistak eta horietako bat Irati Elortondo oñatiarraren Agnès lana da. Datorren apirilaren 5ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia. 

Film labur aukeratuak

Hamarretik sei film labur dira euskarazkoak eta zuzendariei dagokionez bost dira emakumeak eta beste bostak, gizonezkoak. Drama da hautatutako film labur gehienak barnebiltzen dituen generoa. Animaziozko lan bat dago, eta horietatik zazpi finantziazio publikorik gabe eginak dira. Aurtengo finalisten artean, Ikus entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohiek zuzendutako hiru film labur daude: Miren Mujikaren Shell Phone, Mikel Uralderen Minutuak eta Irati Elortondo oñatiarraren Agnés.

  • Gogor atzea (Oier Fuentes) 6’56’’
  • Shell Phone (Miren Mujika) 9’42’’
  • Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian) 4’41’’
  • Un agujero en el muro (Carlos Moure) 18’30’’
  • Minutuak (Mikel Uralde Arrue) 9’50’’
  • Zain (Pello Gutierrez) 12’36’’
  • Ama (Josu Martinez) 7’20’’
  • Asfixia (Leire Egaña) 4’40’’
  • Agnès (Irati Elortondo) 7’39’’
  • Ancora lucciole (Maria Elorza) 14’23’’

Sari banaketa ekitaldia

Apirilaren 5ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo dasari banaketa ekitaldia. Sail Ofizialean hautatutako hamar filmen egileek 200 euro jasoko dituzte. Horrez gain, honako sariak banatuko dira:

  • Goiena Saria (1.000 euro euskarazko film onenari),
  • Vertigo Saria (400 euro)
  • Ikusleen Saria (300 euro)
  • Mundukide Saria (700 euro) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak