Eskoriatza nagusi Mondrateren aurrean (2-4)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 2a, 19:50
Jorge Morak egindako azken gola, 2-4koa.

Derbi parekatua jokatu dute gaur, martxoak 2, Mondratek eta Eskoriatzak Arrasateko Musakolako kiroldegian, baina azken lehietan gertatu bezala, eskoriatzarrak irten dira garaile. Aratusteak direla jakinda, giro ederra izan da harmailetan, areto futbolak gero eta jarraitzaile gehiago dituen seinale.

Berandu hasi da partidua, ezusteko batek eraginda. Jokalari batek denboraren neurgailuaren kablea zapaldu eta apurtu egin du; horregatik denbora-geldialdi guztiak eskuz egin behar izan dituzte.

Hobeto hasi dira eskoriatzarrak, baloiaren jabe eta kantxan hobeto jarrita. Baina minutuak aurrera joan ahala parekatzen joan dira indarrak eta joan-etorri handiko lehia ikusi ahal izan da Musakolan; 0-1ekoarekin joan da partidua atsedenaldira.

Bigarren zatian, Mondrate indartsuago irten da eta markagailuari buelta ematea lortu dute, oso fidelak dituzten jarraitzaileak erotuz. Esan beharra dago gaur, bi herrietan Aratuste-zapatua izanik, jende asko hurbildu dela derbiaz gozatzeko. Hala ere, etxekoek ezin izan dute eskoriatzarren ekite etengabearekin; binakoa egin ostean, Eskoriatzak burua Mondratek baino hotzago izan du eta horrek zabaldu dizkie garaipenerako ateak. Amaieran, merezitako garaipena Eskoriatzarentzat (2-4), eta mailaz igotzeko borrokan jarraitzeko hiru puntu.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak