Debagoieneko eskolarteko xake txapelketa, martxoaren 10ean

Aitor Agiriano Arrese 2019ko mar. 1a, 16:53

Martxoaren 10ean egingo dute Debagoieneko Banakako Eskolarteko Xake Txapelketa. Ibarreko gaztetxoei zuzendutakoa izango da, eta 10:00etan hasiko dituzte partidak –Etxaluze erai-kinean izango dira xake partidak, Araba etorbideko 1. zenbakian–.

Hala, hiru mailatako gazteek hartuko dute parte: benjaminek –2009an eta 2010an jaiotakoak– alebinek –2007an eta 2008an jaiotakoak–; eta infantilek –2005ean eta 2006an jaiotakoak–.Txapelketarako izen-ematea egiteko, idatzi mezua arrasate.arlutz@gmail.com helbidera, edo deitu 639 36 76 26 telefono zen-bakira –antolatzaileek whatsappmezuak ere erantzungo dituzte–. Mezuan datu hauek jarri behar-ko dira: txapelketan esku har-tuko duen gaztearen izen-abize-na, jaiotze urtea eta ikastetxea. Izena emateko azken eguna martxoaren 8a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak