Ezaugarriak
Ekimen honen ezaugarriak honakoak dira: batetik, diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak jakintza-arlo ezberdinekoak direlako eta bestetik, kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak lotzeko aukera emango duena. Changemaker Lab-ek sei modulo izango ditu. Tailer trinkoak izango dira non, benetako proiektuak landuko dituzten. Horrez gain, modulu bakoitza hasi aurretik, lan bat egin beharko dute.
Mondragon Team Academy
Ekimena MTA (Mondragon Team Academy) metodologian oinarritzen da. Hala, prestakuntza-prozesua berritzailea izango da eta ardatzak honakoak izango dira: ikasleak, mentore edo entrenatzaileak, diziplinarteko esparruak eta benetako erronkak.
Moduluak
Ekimena Oñatin aurkeztu da eta parte-hartzaileen, taldeen eta lan-dinamiken berri eman da. Bigarren moduluaren izena Akelarre da eta Bilbon egingo da, martxoaren 1ean eta 2an. Talde-dinamikak egiten hasiko dira eta proiektuak aurkeztuko dituzte. Garaia Gunean egingo da hirugarren modulua, apirilaren 5ean eta 6an. Kasu honetan, diseinu arloa landuko da. Laugarren moduluan, markari, marketinari eta salmentari egingo zaio erreferentzia. Azkenik eta bosgarren modulo gisa, pitching aurkezpen-motaren funtzionamendua irakatsiko zaie. Taldeen ebaluazioa Madrilen egingo da ekainaren 6an, 7an eta 8an.