Euspot lehiaketaren helburua hasiera-hasieratik izan da ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea da. Aurtengo gaia oinarri hartuta spotek nabarmendu beharko dute jarduera fisikoak eskaintzen dituen onura fisikoak, psikologikoak eta sozialak.
Aretxabaletako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira lehiaketaren sustatzaile nagusiak beste urte batez. Antolakuntza batzordea, ostera, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienekin batera.
Parte hartzea urtez urte gorantz doala adierazi dute antolatzaileek, iaz esaterako 73 lan aurkeztu zituzten. Eta sariak ere ez dira makalak, aurtengoan Euspotek 2.550 euro banatuko baititu.
Argibide guztiak www.euspot.eus webgunean eta bertan topatuko dituzu lehiaketaren inguruko oinarri guztiak.
Hori bai, kontuan hartu, lan guztiak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu behar direla.