Oñatiarrak garaile, Aloña Mendi eta Antzuolaren arteko derbian

Imanol Beloki 2019ko ots. 24a, 19:07

1-0 irabazi dio Azkoagainen jokatutako partiduan Aloña Mendik Antzuolari. Hain zuzen ere, partiduko 57. minutuan Auritz Larreak sartutako golari esker eskuratu du garaipena.

Lehen zatian pareko aritu dira bi taldeak. Biak saiatu dira zelai erdian nagusi izaten, eta aukera gutxi egon dira. Garbienak, Aloña Mendirenak izan dira; lehenengoa 35. minutuan etorri da, Etxeberriak falta bat langara jaurti duenean eta bigarrena, 40. minutuan –Aloña Mendiren aukerarik garbiena–, Bikuñaren erremate bat atepetik atera behar izan baitu Ibai Zabalo antzuolarrak.

Bigarren zatia gogotsu hasi dute oñatiarrek eta hala, 57. minutuan garaipenaren gola iritsi da. Auritz Larreak, areatik gertu baloi bat jaso eta defentsa gainditu ondoren, gola sartu du. Gol horren ostean Antzuolak euren lerroak aurreratu ditu eta Aloñak hainbat aukera izan ditu kontraerasoan. Azken minutuetan Antzuolak indarra erakutsi du, bana ez du aukera garbirik sortzeko modurik izan. Aloña Mendik, goiko postuetan jarraitu ahal izateko puntu garrantzitsuak eskuratu ditu, horrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak