Martxoaren 8rako motorrak berotzeko elkarretaratzea egin dute Elorregin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko otsailaren 24a

Eskualdeko talde eta batzorde feministek deituta giro onean egin dute elkarretaratzea gaur, domeka, eguerdian, Elorregin. Oinez zein bizikletan egin dute bidea askotariko adin eta profiletako emakumeek elkarrekin, Martxoaren 8ko greba egunerako motorrak berotzeko, herri ezberdinetako ordezkariak elkar ezagutzeko eta emakumeen eta berdintasunaren aldeko aldarrikapenak bistaratzeko. Biharko, astelehena, 'Hemen Debagoiena' saioan eskainiko da erreportajea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak