Beñat Arnaiz irabazle, Lizarrako duatloian

Miren Arregi Amasorrain 2019ko otsailaren 24a

55 minutu eta 6 segundo behar izan zituen Beñat Arnaizek Lizarrako duatloia bukatzeko. Bost kilometro korrika, 25 bizikletan eta beste 2,5 korrika, guztietan azkarrena izan zen.

"Soriako Ruben Andresek eta biok ihes egin genuen lasterketa hasi eta berehala. Bizikletako zatiaren bukaeran, baina, atzean utzi nuen", azaldu du Arnaizek. Gaineratu du, pozik hartu duela garaipena eta aurrera jarraitzeko bultzada eman diola, izan ere, ez du urtea –lesio bat tarteko–, modurik onenean hasi aretxabaletarrak. "Ezin izan ditut helburuak bete, eta atzoko garaipena oso polita izan da niretzako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak