Lehenengo postuan amaitu dute ligaxka Rezustak eta Elezkano II.ak

Arantzazu Ezkibel 2019ko ots. 23a, 13:33

Aretxabaleta eta Rezusta, atzealdean.

Eskuz binakako txapelketako azkeneko jardunaldia jokatu zuten atzo Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Elezkano II.ak eta Rezustak 14-22 irabazi zuten norgehiagoka; modu horretan, lider amaitu dute txapelketako lehenengo fasea.

Bergararraren bikoteak partidu bikaina jokatu zuen atzokoan Zubikoan. Elezkano II.ak eta Rezustak 14-22 irabazi zuten ligaxkako azkeneko jardunaldia Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka.

Elezkano II.ak 17 tanto egin zituen. Urrutikoetxea eta Aretxabaletak ezer gutxi egin zuten atzokoan: 14. tantora arte eustea lortu zuten baina behin emaitza horretatik aurrera –14-14– ezin izan zuten ezer egin. Atzoko garaipenarekin, Elezkanok eta Rezustak eskuz binakako txapelketako lehenengo fasea lehenengo postuan amaitu dute. Orain, 12 eguneko atsedenaldia izango du txapelketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak