ELAk eta LABek nagusitasuna berretsi dute hauteskundeetan

Eneko Azurmendi 2019ko ots. 20a, 17:17

2018ko abenduan bukatu zen hauteskunde sindikaletako epealdi trinkoa, eta ELAk eta LABek nagusi izaten jarraitzen dute, bai Euskal Herrian, baita bailaran ere. Bateko zein besteko ordezkariak "oso pozik" agertu dira azken hauteskunde sindikaletan izandako emaitzekin.

ELAri dagokionez, Euskal Herri mailan lehen indarra da eta inoizko gehiengorik handiena lortu du. Deba eskualdeari dagokionez, Amagoia Lasagabaster Deba eskualdeko ELAko arduradunaren esanetan, ordezkaritza sindikalaren %49,53 ELArena da –Debagoieneko datu zehatzik ez dute–. "Eskualde honetan sekula izan dugun ordezkaritzarik altuena dugu. ELArentzat langileen ordezkari izatea oso garrantzitsua da, eta, horregatik, pozik gaude izandako emaitzarekin. Hauteskundeetan legitimitatea irabazten dugu eta botoz boto demokraziari bultzada ematen diogu. Gure ordezkaritza inork ezin du zalantzan jarri, langileen bozkak erabakitzen du soilik", adierazi du.

LABek ere gora egin du, bai Euskal Herri mailan, baita Debagoienean ere. 2014tik 2018ra bitartean %2,72ko hazkundea izan du bailaran. "Industria arloan mantendu egin dugu ordezkaritza, eta zerbitzu pribatuetan eta federazio publikoan gora egin dugu. LAB maximo historikotan dago, ordezkaritzari zein afiliazioari dagokionez. Hazten ari garen sindikatua gara, eta joera honekin jarraitzeko prestutasun osoa daukagu", dio Xabi Llodiok, LAB sindikatuko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak