Debagoieneko hainbat Musika Eskolek kontzertua eskainiko dute bihar

Maialen Regueiro 2019ko ots. 21a, 12:53
Soraluzeko musika eskolako konbo taldea entseatzen (Irudia: Plaentxia)

Debagoieneko hainbat Musika Eskolek kontzertua eskainiko dute Soraluzekoarekin batera, bihar, Soraluzeko Herri Antzokian 18:00etan. Kontzertuan, kantu modernoak, klasikoak eta herrikoiak tartekatuko dituzte, besteak beste, Huntza, Amy Winehouse eta Zea Maysen kantuak abestuko dituzte. 

Biharko egitaraua

Eskoriatzako Beheko Errota Musika Eskolako Haur Abesbatza

  • Hakay Hana- Japoniar kanta herrikoia
  • Guantanamera- Kubatar kanta herrikoia
  • Los cacharros- Marta Ariño

Zuzendaria: Cristina Cubillo

Aretxabaletako Leizarra Musika Eskolako dantzariak

  • Arin arina eta Fandangoa- Herrikoia
  • Jota Tudela- Herrikoia

Zuzendaria: Mikel Arce

Arrasate Musikaleko Folk taldea

  • Kesh Jig- Irlandar kanta herrikoia
  • Morrison`s Jig- Irlandar kanta herrikoia
  • War Hent Kerrigovarch- Soic Siberil

Zuzendaria: John Prieto

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako Triki Konboa

  • Deabruak gara- Huntza
  • Negua joan da ta- Zea Mays
  • Txanpon baten truke- Alaitz eta Maider

Zuzendaria: Arkaitz Allur

Bergarako Musika Eskolako Big Banda

  • Funkytown- Stevens Greenberg Moldaketak: J. Benny
  • Breezin- Michael Sweeney
  • Gimme some lorin- S. Doris-M-Winwood Moldaketak: J. Benny
  • Twist and shout- B. Russell-P.Medley Moldaketak: J. Nowak

Zuzendaria: Angel Agiriano

Soraluze Musika Eskolako Konboa:

  • Feeling Good - Muse
  • Back to Black - Amy Winehouse

Zuzendaria: Mikel Arakistain

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak