Markel Irizarrek Donostiako Klasikoan esango du agur

Jakinekoa zen Markel Irizar azken denboraldiaren atarian zegoela, baina taldearen partetik konfirmatzea geratzen zen, eta duela minutu gutxi iritsi da albistea. Hala, txirrindularitzaren elitean hamasei urteko ibilbidea egin eta gero, sare sozialetan zabaldutako bideoan esan du oñatiarrak Donostiako klasikoan –abuztuaren 3an– esango duela agur.

Etxeko lasterketan esango du agur Markel Irizarrek, Donostiako klasikoan. Erabakia hartuta zeukan, eta gertukoek ondo zekiten hori, baina konfirmatzea geratzen zen, eta agurra taldearekin batera zehaztea. Horretarako baliatu zuen, besteak beste, Mallorkan taldearekin batera egindako egonaldia: "Detaile batzuk ditut taldearekin zehazteko", argitu zuen orduan. Hala, sare sozialetan zintzilikatu du taldeak Irizarren agurra, eta bere kontu propioan ere beste horrenbeste egin du, euskaraz. Bertan taldeari, babesleei, taldekide izan dituenei eta batez ere zaleei eman die eskerrak: "Kimioterapia sesioetan, minbizitik errekuperatzen ari nintzela, bi helburu eta burrukatzeko arrazoi nituen: Bat, aita izan eta familia bat sortzea, eta bi: Txirrindulari profesionala izan eta kirol ibilbide luze bat egiteko gai izatea. Jende askoren laguntzari esker, gaur biak lortuko ditudala esan dezaket. Mila esker bihotzez hau dena posible egin duzuen guztioi!!! Aupa zuek!".

Txirrindularitza profesionalean egindako urteak: