Uarkape gimnasten bilgune izan da eskola artekoan

Xabier Urtzelai 2019ko ots. 17a, 11:44

Eskolarteko B mailako lehenengo faseko gimnasia erritmikoko txapelketa jokatu zuten zapatuan Uarkapeko frontoian. Goizean helduagoek jardun zuten, eta arratsaldean gaztetxoenak izan ziren protagonista.

Dragoi gimnasia taldetik parte hartu dute: Eider Vazquez eta Uxue Vicario alebin B mailan lehiatu dira, bakarka, esku libre modalitatean; Nora Marco, Liyanis Alonso eta Miren Miguelez infantil B mailan lehiatu dira, bakarka, uztaiarekin; eta Sara Yan Azkarate, Maider Agirreurreta, Aiala Losada, Maren Garai, Maddi Etxagibel eta Zihara Etxebarria infantil B mailan lehiatu dira, taldeka, uztaiarekin.

Eta, nabarmentzeko moduko emaitzak izan dira: 

Alebin mailan, banaka:

  • Uxue Vicario 1. postua
  • Eider Vazquez 3. postua

Infantil mailan, taldeka:

  • Sara, Maider, Aiala, Marren eta Maddi 9. postua

Infantil mailan, bakarka:

  • Nora Marco 4. postua
  • Miren Miguelez 5. postua
  • Liyanis Alonso 7. postua

Arratsaldean, berriz, Benjamin mailako topaketa egin zuten eta hor parte hartu zuten Dragoi Gimnasia taldeko 32 gimnastak. Bada, gaztetxoenek irailaz geroztik entrenamendu orduetan ikasitakoak jendearen aurrean erakusteko izan zuten hor.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak