Abian da ‘Blogetan!’ lehiaketaren hirugarren edizioa

Goiena 2019ko ots. 12a, 11:47

Urtarrilaren 28an jarri zen martxan Euskarazko blogen lehiaketaren hirugarren edizioa. Otsailaren 24an izango da lehiaketan parte hartzeko azken eguna eta irabazleen izenak apirilaren 4an emango dira aditzera.

Blogetan! Azkue Fundazioak Argiaren laguntzarekin antolatzen duen ekimena da. Helburua euskarazko blogak eta euskal blogarien jarduna sustatu eta saritzeaz gainera, blogak ezagutzera emanez euskarararen sustapenean eragitea litzateke. 

Lehiaketa honetan norbere blogak aurkezteaz gainera, hirugarren batzuen blogak proposa daitezke. www.blogetan.eus/ atarian dago izena emateko inprimakia. Lehiaketak hiru fase izango ditu: parte hartzeko aukera otsailaren 24ra arte izango da, bozkatzea otsailaren 25etik martxoaren 24ra eta amaitzeko, epaimahaiak martxoaren 26ik apirilaren 2ra bitartean egingo du irabazleen aukeraketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak