Boleibolak bere lekua duela erakutsi nahian

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 8a, 18:29

Arizmendi Kirol Elkarteak boleibol taldeak aurkeztu ditu gaur, otsailak 8, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Zazpi taldetan banatuta guztira 84 jokalarik dihardu 2018-2019 denboraldian. Aurten, lehenengoz gainera, mutilen taldea osatu dute.

Orain dela sei urte eman zituen lehenengo pausoak boleibolak Arizmendi Kirol Elkartean: "Heziketa fisikoko orduetan boleibola praktikatzen zuen ikasle talde bat kirol horretaz maitemindurik geratu zen. Urtebete entrenatzen pasa ostean 2013-2014 denboraldian debuta egin zuten, eta laugarren postuan sailkatu", diote elkarteko kideek. Onartu dute, baina, urte zailak ere bizi izan dituela boleibolak; hala, 2015-2016 denboraldian Boleibol Saila desagertzear egon zen: "Goienan egindako erreportaje bati esker jendea Arizmendira deika hasi zen eta egoerari buelta ematea lortu zen. Egun horretatik gaur arte egindako eboluzioa itzela izan da".

Debagoienean bakarrak, Gipuzkoan nagusi

Debagoienean ez dago beste boleibol talderik, eta Gipuzkoan, jokalari gehien dituen elkartea dela diote Arizmendiko kideek; 84 jokalari daude –45 arrasatear, 35 aretxabaletar eta lau eskoriatzar– eta zazpi taldetan banatuta: bi talde infantilak; hiru talde kadeteak; gazteen taldea; eta mutilen senior taldea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak