Azkenaldiko joera irauli gura dutenen arteko derbia domekan

Xabier Urtzelai 2019ko ots. 8a, 12:00
UDAren eta Mondraren derbi bateko artxibo irudia.

Txakalaldian murgilduta dauden Aretxabaleta eta Mondra izango dira aurrez aurre domekan Ibarran (16:30). Bergara ere puntu beharrean dago, eta etxean jokatuko dute, zapatuan, Real Unionen kontra. 

Bietako inor ez dago etxafuegoak botatzeko, ez Aretxabaleta (21 puntu), eta ez Mondra (30 puntu). Sailkapenari begiratuta egia da egoera ezberdinetan daudela bi talde horiek, UDAko mutilek larri egoteko motibo gehiago dituzte –jaitsiera postuak hiru puntura dituzte–, baina azken bost partiduetatik lau galduta –azkena 0-6 Tolosaren kontra–, arrasatearrek ere erreakzionatu beharra dute. 

Aretxabaletak ez du horrenbeste gorabehera izan. Txarto hasi zuten liga, taldean aldaketa handiekin, eta kosta egin zitzaien lehenengo garaipena eskuratzea –zazpi jardunaldi behar izan zituzten–. Gero, irail amaieran hasita, urrian aurpegirik onena erakutsi zuen UDAk, baina azken bi hilabeteotan okertu egin dira berriro gauzak. Mondrak gorabehera handiagoak izan ditu. Lehenengo hamalau jardunalditan bi partidu baino ez zituzten galdu, nahiz eta berdinketek asko zigortu zuten. Urte hasiera, baina, txarra egin dute eta aurrean egoteko aukerak galdu dituzte.

Bergarak Real Union hartuko du 

Mahoneroak ez daude aretxabaletarrak baino askoz hobeto (24 puntu) eta bihar kontrario zuzen Real Union (24) izango da Aurreko derbi bateko irudia. GOIENA aurkari Agorrosinen (16:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak