Gazteen artean euskararen aldeko motibazioa lantzeko hitzarmena

Maialen Regueiro 2019ko ots. 6a, 17:26

Mondragon Unibertsitateak, Tecnunek, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute Foru Aldundiarekin, hizkuntza ohituretan eragiteko, alegia, ikasleen artean euskararen aldeko motibazioa lantzeko. 

Motibazioa

Hizkuntza ikasteko motibazioa ardatza izaten da, horregatik, motibazioan eragitea garrantzitsua da. Lanketa horretan, ezinbestekoak dira honako balioak: euskara erabiltzeko argudioak ematea, hizkuntzen erabileran gertatzen diren egoerak kudeatzeko estrategiak eskaintzea, hizkuntzen kudeaketan garatzen diren eredu onak zabaltzea, soziolinguistikari buruzko oinarrizko azalpenak gizarteratzea, hizkuntza ezagutzetik erabiltzera dagoen jauzia egiten laguntzeko lantegiak antolatzea eta lidergoa lantzea hizkuntzen normalizazioaren alorrean, besteak beste. 

Hitzartutako programa

Hitzartu duten programak gai edo eduki bat izango du ikasturte bakoitzean eta unibertsitateek horiek landu eta jorratu beharko dituzte. Mondragon Unibertsitateak, adibidez, horrelako ekintzak antolatu izan ditu beste unibertsitate eta Foru Aldundiarekin batera. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak