EIBren finantzaketarekin ULMAk inbertsio berriak egin ahal izango ditu Espainian eta Polonian kokatutako konbergentziako guneetan, eraikuntzarako duen alokairuko ekipamendu eta makinen flota handitzeko eta modernizatzeko.
Akordioa Oñatin izenpetu da (Gipuzkoa), EIBko lehendakariorde Emma Navarroren eta ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondoren artean, eta Juncker Plana izenez ezagutzen den Europarako Inbertsio Planen barruan sartzen da. Ekimen horrekin, enpresen arteko lehiakortasuna bultzatu eta enplegua sortzea sustatzen duten proiektuak finantzatu ditzake EIBk, EBko kreditu erakundearen lehentasunezko jardute arloekin bat datozen helburuak baitira.
Akordioa izenpetzeko talde kooperatiboaren egoitzan egin da ekitaldia gaur, ULMA Taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondok azpimarratu duenez, “garrantzitsua da ULMA Taldearen etorkizuneko proiektuak EIBren moduko erakunde baten babesa eta laguntza edukitzea, Taldeak berrikuntzaren eta hazkunde etengabearen alde betidanik eta etengabe egindako apustua indartzen baitu”.
Gabilondok zehaztu du, finantzaketa iturriak dibertsifikatzeko duen estrategiaren barruan formalizatu duela ULMAk operazio hori, horretarako duen ULMA Inversiones sozietatearen bitartez.