'Korrontzi Dantzan' ikuskizuneko dirua AMS erakundeari eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoak

Aitor Zuazabeitia 2019ko ots. 1a, 15:00

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 75. urteurrena ospatu zenean bildu zuten dirua Arrasateko Mundu Solidarioa erakundeari ematea erabaki du Kontseilu Sozialak.

Joan den urtean 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen artean Korrontzi Dantzan ikuskizuna izan zen urriaren 19an Arrasateko Amaia Antzokian. Sarreren bidez bildutako 819,26 euroak Arrasate Mundu Solidarioa (AMS) Gobernuz Kanpoko Erakundeari ematea erabaki da.

Jasotako diru-laguntza edo donazio hori Nikaraguan lantzen ari den ekimenera bideratuko da AMS erakundeak, besteak beste, desgaitasuna duten gazteen lanerako eta gizarterako prestakuntza proiekturako eta Balioak garatzen, formakuntza sustatzen  gazteentzat beka proiekturako. Horrekin, Diriamba udalerriko eta bertako biztanleen giza-garapena eta bilakaera sozialean eragitea nahi dute.

AMS erakundean bestalde, Goi Eskola Politeknikoko Jose Manuel Corcuera eta Leire Etxeberria ibiltzen dira boluntario lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak