'Gara' egunkariarekin bat egin dute Goienako langileek

Goiena 2019ko urt. 31a, 13:36
Argazkia: Naiz.

Euskal Herriko 66 komunikabide batzen dituen Tokikomek eta Goiena Komunikazio Taldeko langileek elkartasuna adierazi nahi diote Gara egunkariari eta bere lan taldeari.

Espainiako Gizarte Segurantzari 3 milioi euro ordaintzera behartu dute Gara egunkaria. Horren aurrean Goienako langileek elkartasuna adierazi nahi diete Gara-ko langileei, "Egin egunkariaren eta irratiaren itxierak adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat" jota. Era berean, bidegabea dela uste dute Gara-ren lepo uztea Egin-en zorrak, "proiektu komunikatibo bat eta proiektu horretako langileen etorkizuna zalantzan jartzen dituelako".

Hala, Euskal Herriko 66 komunikabide batzen dituen Tokikomek plazaratutako adierazpenarekin bat egin dute.

Hona hemen idatzia osorik:

Gara eta lan-taldearekin elkartasuna 

"Joan den asteazkenak egun alaia izan behar zuen Gara egunkariko lankideentzat. Hogei urte bete ziren lehen zenbakia argitaratu zutenetik, eta ospatzeko moduko lorpen handia da hori, batez ere komunikabideentzat bizi dugun aro zail honetan.

Aitzitik, poztasun zantzurik ez genuen sumatu Gara-ren arduradunek egunkariaren urteurrenean egindako agerraldian: erredakzioa hutsik eta erdi ilunpetan zegoela, datozen urteotan hiru milioi eurotik gora ordaintzera derrigortuta daudela azaldu zuten, zer eta Espainiako justiziak berak legez kanpokotzat jotako Egin egunkariaren itxieraren ondorioak ordaintzeko.

Lerro xume hauen bidez, Goiena Komunikazio Taldeko langileek eta Euskal Herri osoko 66 toki komunikabide batzen dituen TOKIKOMek Gara-ri ezarritako zor horren bidegabekeria publikoki salatu nahi dugu, komunikazio proiektuaren bideragarritasuna kolokan jarriz prentsa askatasuna eta aniztasuna ere kaltetzen dituelako, eta elkartasuna adierazi nahi diogu Gara-ren lan-talde osoari. Toki komunikabideetan oso jabe gara prentsa aniztasunak duen garrantziaz, eta haren alde diharduenak ondoan izango gaitu".

Goiena Komunikazio Taldeko langile hauek sinatuta:

  • Maider Arregi
  • Eneko Azurmendi
  • Xabier Urzelai
  • Larraitz Zeberio
  • Jokin Etxebarria
  • Nerea Artola
  • Nekane Muñoz 
  • Miren Ibabe
  • Imanol Beloki
  • Amaia Zabala
  • Jokin Bereziartua
  • Raul Uriarte
  • Amaia Igartua
  • Maialen Regueiro
  • Xabi Gorostidi
  • Mikel Ezkerro
  • Aitor Agiriano
  • Oihana Elorza
  • Txomin Madina
  • Mirari Altube
  • Ziortza Martin
  • Aitziber Aranburuzabala
  • Iratxe Bengoa
  • Sergio Azkarate
  • Eneko Azkarate
  • Iñaki Iturbe
  • Josu Bilbao
  • Iban Arantzabal
  • Aitor Kaperotxipi
  • Itziar Larrañaga
  • Miren Arregi
  • Andoni Goiti
  • Ane Berezibar
  • Josu Biain
  • Lia Etxagibel
  • Arantzazu Ezkibel
  • Oihane Agirre
  • Monika Belastegi
  • Imanol Soriano
  • Mireia Larrañaga
  • Amaia Mundiñano
  • Mireia Bikuña
  • Goiatz Arana
  • Jone Inuntziaga
  • Igor Gonzalez
  • Julen Iriondo
  • Agurtzane Ganzarain
  • Amaia Txintxurreta
  • Markel Arrayago

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak