Elur mailak behera egingo du aste bukaeran

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 30a, 15:49
Kurtzebarri mendia gaur goizean.

Gaur zurituta esnatu dira Debagoieneko tontorrak eta Euskalmeten iragarpenaren arabera, baliteke egubakoitzean beherago kokatzea elur maila. Eguenean tenperaturek gora egingo dute, baina egubakoitzean eguraldia zakartu egingo da. Arratsaldean, euria erruz egingo du, ipar-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da eta tenperatura pixkanaka jaisten joango da, horrela elur-maila ere 600-800 metro ingururaino jaitsiko da gauean. Zapaturako aldiz, 400-700 metrotan kokatuko da.

Kurtzebarri tontorrean elurra.

Elurra dela eta barnealdean abisu horia egongo da hilaren 1ean, 18:00etatik gauerdira arte. Elur-kota eguerdi inguruan 1000-1200 metro inguruan egongo da. Arratsaldean jaitsi egingo da, 600-900 metro ingurura azken orduetan, noizbehinka beherago ekaitz-guneetan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, batez ere arratsaldean eta gauean. Gauean Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake. Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 metrora, 0 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Zapatuari dagokionez, Euskalmetek iragarritakoaren arabera elur-kota 400-700 metro inguruan egongo da, noizbehinka ekaitz-guneetan beherago. Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago Kantauri isurialdean. Kantauri isurialdean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake. Gauean haizeak indarra galduko du. Tenperatura gutxi edo nahikoa jaitsiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak