Lau debagoiendar saritu ditu Euskadiko Triatloi Federazioak

Triatloian podium absolutoa. Argazkiak: Irati Ormaetxea - Gipuzkoako Triatloi Federazioa

2018ko kirolari onenek sariak jaso zituzten atzo, urtarrilak 27, Eibarko Unzaga hotelean egindako ekitaldian. Iaz, Euskadin jokatutako sei duatloi eta bederatzi triatloi hartu ditu aintzat Euskadiko Triatloi Federazioak sailkapena osatzeko, eta sarituen artean daude Ainhize Barrainkua, Miren Josune Bikuña, Juan Martin Elexpuru eta Xabier Jauregi.

Zirkuitu bakoitzean –bakarkako sailkapenean– bost emaitzarik onenak hartu ditu kontuan Triatloi Federazioak sariak banatzerakoan. Hona hemen sariak jaso zituzten debagoiendarrak:

Duatloia:

  • 23 urtez azpiko mailan: Ainhize Barrainkua (Aloña Mendi) –Lehenengo postua– 

  • Beteranoa 2 maila: Miren Josune Bikuña (Antxintxika) –Lehenengo postua–

  • Beterano 3 maila: Juan Martin Elexpuru (Antxintxika) –Lehenengo postua– 

Triatloia

  • Absoluto Maila: Ainhize Barrainkua (Aloña Mendi) –Hirugarren postua– 

  • 23 urtez azpikoak: Ainhize Barrainkua (Aloña Mendi) –Lehenengo postua– 
  • 23 urtez azpikoa: Xabier Jauregi (Antxintxika) –Hirugarren postua–

Argazki guztiak: Irati Ormaetxea - Gipuzkoako Triatloi Federazioa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.