Lizeaga beste atleta arrasatear baten entrenatzaile izan zen, Jonathan Perezena hain zuzen ere, eta orain, azken honen ikasleak ondu du errekorra.

Alex Agirianok 7,20 metroko jauzia
Bestetik, Arrasate Kanpanzar taldeko Alex Agiriano eskoriatzarrak 7,20 metroko marka egin zuen luzera-jauzian, 20 urtez azpikoen artean. Jauzi ikusgarria da, baina Espainiako federazioak 7,30 metro eskatzen du Minks-en (Errusia) jokatuko den 20 urtez azpikoen luzera-jauzi topaketara joateko. Hori gertatzen dihardu Agirianok hain zuzen ere Mikel Uribesalgo entrenatzailearekin. Real Sociedad klubean dagoen Eneko Carrascal arrasatearrak, ostera, 7,18 metroko saltoa egin zuen.

Bestetik, 60 metroko lasterketa jokatu zuten hainbat lasterkari debagoiendarrek. Hona hemen emaitzak (segundotan):
- Iñigo Uribarren (Real Sociedad): 7,17
- Eneko Carrascal (Real Sociedad): 7,24
- Aitor Uranga (Arrasate Kanpanzar): 7,30
- Mikel Agirre (Arrasate Kanpanzar): 7,31
- Ander Hierro (Arrasate Kanpanzar): 7,52
- Iker Menor (Arrasate Kanpanzar): 7,54
- Ander Otero (Arrasate Kanpanzar): 7,58
- Alain Egia (Arrasate Kanpanzar): 7,69