Azkoagainen geratu dira hiru puntuak

Eneko Azurmendi 2019ko urt. 27a, 19:25

Lagun Onak eta Urolaren garaipenen ostean, Endika Ruizen mutilek derbia irabazi beharra zuten, goiko postuei ihes egiten ez uzteko, eta hala egin dute. Aretxabaleta UDA baino gehiago izan dira oñatiarrak, eta garaipen garbia eskuratu dute (3-1).

Baloia mugitzeko intentzioarekin irten dira hasieratik aretxabaletarrak, eta etxeko taldeak hori aprobetxatu du presio altua egin eta baloia lapurtzen saiatzeko. Presio horren ondorioz, hain zuzen, iritsi da etxeko taldearen lehen gola. Gorka Irizarrek baloia loratu eta gol eder batekin hautsi du berdinketa.

Bigarren gola ere antzeko jokaldi batean iritsi da. Presioaren ondorioz, baloia galdu du kanpoko taldeak, eta area kanpotik egindako jaurtiketa batekin 2-0ekoa jarri du Joseba Larreak.

Atsedenaldira markagailu horrekin iritsi dira. Bigarren zatian aldea handitzeko helburuarekin irten dira oñatiarrak, eta gertu ibili dira, Unai Gilek bi baloi bota ditu-eta zutoinera.

Aloña Mendik areatik gertu galdutako baloi baten ondorioz, aldea murriztea lortu dute aretxabaletarrek (2-1). Hala ere, etxeko taldea gehiago izan da eta partidua amaitzear zela, hirugarrena sartu du Ander Bikuñak, Gaizka Irizarren asistentzia baliatuz. Jokaldi horretan zaintiratu bat izan du Irizarrek, eta partidua utzi behar izan du, eta 10 jokalarirekin bukatu du partidua Aloñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak