Euspoten zortzigarren edizio honetan jarduera fisikoak dakartzan onurak goraipatu nahi dira, eta horretarako, Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi!” leloa aukeratu dute. Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzea helburu duen ekimen honetako sustatzaileak aurkezpen ekitaldian egon dira, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria den Garbiñe Mendizabal, Aretxabaletako Udaleko euskara teknikari Ane Lore Estala, Mondragon Unibertsitateko ordezkaria Goio Arana, Arizmendi ikastolako ordezkaria Gari Ibarzabal, eta Artemaneko zuzendaria Arantzazu Lagunilla. Iker Etxeberria, Mugiment euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoko parte dena ere bertan izan da ikus-entzunezko sormen lehiaketa honen inguruko iritzia ematen.
Lehiaketaren gaineko argibideak hemen.