Prezipitazio iraunkorragatik alerta laranjak aktibatuta jarraituko du ostegun eguerdira arte

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 23a, 09:40

Euri asko egin du azken orduetan eta haizea indartsu ibili da EAEko hainbat txokotan. Arrasaten adibidez, 07:10ean 95 km orduko haize abiadura erregistratu du Euskalmetek. Bestalde, atzo 18:30ean ibaien egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren Alerta fasea deklaratu zuen Segurtasun Sailak. [EGUNERAKETA 10:30] San Prudentzio estazioa, Debako arroan, 09:00etan maila horira iritsi dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Giro ezatsegina nagusituko da gaurkoan. Euria etengabe egingo du ipar parteko toki askotan eta haizeak oso zakar joko du, bereziki mendietan eta kostaldean. Elurra mendi garaienetan baino ez du botako. Tenperatura 7-11 gradura igoko da baina haizearen eraginez hotz sentsazioa handiagoa izango da.

Asteazkeneko abisuak

  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaia eta Gipuzkoan, 24 orduz.
  • Abisu Horia  prezipitazio iraunkorragatik Araban, 24 orduz.
  • Abisu Horia elurragatik barnealdean, 21:00etatik gauerdira arte.
  • Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 03:00etatik 12:00etara

Osteguneko abisuak

  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00:00etatik 12:00etara.
  • Abisu Horia elurragatik barnealdean 00:00etatik 12:00etara.

Mailen azalpenak

  • Maila horia: arrisku neurritsua, orokorrean biztanleentzat ez da arazo meteorologikorik, baina bai aktibitate zehatz batzuentzat.
  • Maila laranja: meteorologi arazo nabarmena dago.
  • Maila gorria: arazo meteorologikoa sekulakoa da. Aparteko intentsitatea duten fenomeno meteorologiko ez ohizkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak