Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 23 ikastaro eskainiko ditu udaberrian eta Bergarako eta Arrasateko udalek, diru-laguntzak emango dizkiete horietan izena ematen duten herritarrei. Ikastaroak on-line edo presentzialak izango dira eta Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Eibarren egingo dira, otsaila eta maiatza bitartean. Askotariko gaiak jorratuko dira ikastaroetan, besteak beste, Moodle-n gamifikazioa, adingabeak eta internet eta adimen emozionala eskolan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.