Tripontziaren lehen saria Getxon tokatu da

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 21a, 16:55

Pasa den urteko Irailean Gure Esku Dagok Tripontzia Urteberriko Saria jarri zuen martxan Elkarrekin-Together film dokumentalaren sustapena egiteko eta gaur goizeko 9:30ean izan da zozketa Beasainen.

Lehen sariaren zenbakia, Gipuzkoa seriekoa izan da 22873 zenbakiarekin eta 60.000 euroko saria jasoko dute irabazleek. 2.000 euroko saria banatuko zaie bestalde zenbaki horren serieak erosi dutenei: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Diaspora.

Bigarren saria, aurrekoa bezala, Bizkaian saldu da, Bilbon oraingoan, eta zenbaki saritua 21013 izan da. 1.500 euroko saria izango du zenbakiaren serie bakoitzak.

Hirugarren zenbaki saritua bestalde, Hondarribian tokatu da 16692 zenbakiarekin eta kasu honetan 1.000 euro irabaziko ditu zenbaki honen serie bakoitzak.

Sariak Otsailaren 21ean banatuko dira eta hurrengo orduetan saiatuko dira irabazleekin kontaktuan jartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak