Duatloian, 23 urtez azpiko mailan, Ainhize Barrainkuak (Aloña Mendi) jasoko du saria, beteranoen 2.mailan, Miren Josune Bikuñak (Antxintxika) eta beteranoen 3.mailan, Juan Martin Elexpuruk (Antxintxika). Triatloian berriz, absoluto zein 23 urtez azpiko mailan, Ainhize Barrainkuak (Aloña Mendi) jasoko du saria eta Xabier Jauregik (Antxintxika) maila bereko beste sari bat jasoko du.
2019ko egutegia
2019ko egutegia urtarrilaren 31ean, Eibarren onartuko da, Euskadiko Triatloi Federazioak egingo duen ohiko bileran. Oñatiko XXVII.duatloia martxoaren 23an da ospatzekoa.