Abisu horia elurragatik eta euriagatik biharko eta laranja eguaztenerako

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 21a, 08:14

Hainbat abisu eman ditu Jaurlaritzak asteko lehen egunetarako; horia elurragatik bihar gauerdia artean, baita prezipitazio iraunkorragatik ere martitzeneko 12:00etan hasita. Eguaztenerako, ostera, alerta laranja ezarri dute bai elurragatik, bai euriagatik. 

Elur-kota 700-800 metro inguruan kokatuko dela gaur, astelehena, adierazi dute; zaparrada txikiak botako ditu eta arratsaldean atertzera egingo du.

Bihar, martitzena, ere elur-kota 700-800 metro inguruan egongo dela goizean eta egunaren amaieran jakinarazi dute, eta gaineratu, prezipitazio iraunkorrak izango direla Gipuzkoan eta Bizkaian 12:00ak bueltan hasita. Metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitekeela 24 ordutan Kantauri isurialdeko zenbait lekutan diote.

Haize zakarra ere iragarri dute kostaldean, eta abisu horia ezarri dute kostaldeko kalteengatik.

Eguaztenean alerta laranja

Elurra iragarri dute eguaztenerako, barnealdean, 800 metrotik gora, eta egunaren bigarren partean 600-800 metrora jaitsiko da.

Prezipitazio iraunkorragatik ere alerta laranja ezarri dute eguaztenerako. Metro koadroko 80 litro baino gehiago pila daitezkeela 24 orduan kantauri isurialdeko zenbait lekutan adierazi dute; prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak