Etorkizuneko pilotariak protagonista Bergarako munizipalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urtarrilaren 20a

Eskolarteko alebin mailako pilota partiduak jokatu ziren atzo, urtarrilak 19, Bergarako udal pilotalekuan. Bergarako, Arrasateko, Aretxabaletako, Antzuolako, Eibarko eta Elgoibarko pilotariak izan ziren protagonista, 15:00etatik 17:30era.

Lehen bi partiduak azkar joan baziren ere, azken bi lehiak "oso parekatuak eta onak" izan ziren, Bergarako Pilota Taldeko Mikel Gallastegik azaldu duenez.

Honako hauek izan ziren emaitzak:

Arrasate 3 / Bergara 5 / Emaitza 4-0
Bergara 3 / Bergara 1 / Emaitza 4-0
Aretxabaleta 1 / Elgoibar 1 / Emaitza 4-3
Eibar 3- Antzuola 1  / Emaitza 3-4

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak