Udan haur errefuxiatu sahararrak harreran hartzeko familiak behar dira

Babestutako edukia 2019ko urt. 18a, 16:05

100 familia behar dira 10 eta 12 urte arteko haur sahararrak udan etxean hartzeko. Iaz 316 neska eta mutil saharar etorri ziren eta kopuru hori bermatzeko behar diren gutxieneko familia kopurua da. Oporrak Bakean programa antolatzen duten elkarte eta udaletxeek euskal gizartea kontzientziatu nahi dute eta familiak parte hartzera animatu. Debagoienean bi elkartek kolaboratzen dute programa horrekin.

Badira 30 urte baino gehiago euskal familiek, udan bi hilabetez, haur sahararrak euren etxeetan jasotzen dituztela. Aurtengo kanpaina Orain bi familia ditut: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian lelopean eman da ezagutzera. Kanpainaren ordezkarien hitzetan "esaldi horrek oso modu egokian laburtzen du programan parte hartzen duten neska eta mutilen  esperientzia, eta baita horiek hartzen dituzten harrera familiena ere". Horregatik Euskal Herriko familiak animatu gura dituzte haur errefuxiatu sahararrak etxean hartzeko uda garaian. 

Udan euskal familiekin bizitzen

Edozein motako familia izan daiteke harrera familia: pertsona bakanak, elkarbizitza unitateak, seme-alabadunak zein seme-alabarik ez dutenak. Baldintzarik garrantzitsuena denbora eta gogoak izatea da, haurrari arreta eskaini ahal izateko, eta bizi eta lo egiteko tokia eskaini ahal izatea.

Edozein motako familia izan daiteke harrera familia

Herri Sahararrak 40 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. Hori dela eta, Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du. Egonaldi horien helburu dira: umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzea da (gerizpean 55 gradutara heltzen diren tenperaturak), hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikadura egokia jasotzea, azterketa medikuak egitea eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzea.

Oporrak Bakean programaren kanpainako irudi bat.

Debagoienean bi elkartek parte hartzen dute Oporrak Bakean programan. Informazio gehigarria eskatzeko edo programan izena emateko:

Sagiri: sagiri.debagoiena@gmail.com /  675710794

Bubisher: aitziberosa@gmail.com / 656772484

Informazio gehiago: oporrakbakean.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak