AHTren Debagoieneko bi tuneletan galeria bana egingo dute

Maialen Regueiro 2019ko urt. 17a, 16:10

Adif-ek jakinarazi duenez, Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen bidean dauden tuneletan hainbat galeria egingo dituzte, emergentzia kasuetan erabiltzeko. Zazpi tuneletan hamar galeria egingo dituzte, horietako bi Debagoienean: Induspekoa –Eskoriatza eta Aramaio artean– eta Udalaitzekoa –Arrasate eta Elorrio artean–. Lanok guztira 27 hilabeteko iraupena izango dute.

Kasu guztietan ebakuazio galeriak tunel nagusiarekiko paraleloan joango dira, 30 metroko distantziara. Adif-etik azaldu dutenez, trenbide sareetako tunelen segurtasunari dagokion Europako arautegi berrira egokitzeko egingo dituzte lanok. 

Induspeko tunelak 2.205 metroko luzera du eta bertan egingo duten galeriak 1.220 metro neurtuko ditu. Udalaitz-1 deritzonak, berriz, 3.157 metroko luzera du eta galeriaren neurria 1.410 metrokoa izango da.

Atxondo-Abadiño tartea

Bestalde, Atxondo-Abadiño tarteko lanak exekuzio edo kontratazio fasean daudela ere iragarri dute. Zati horretako adar nagusian 5.660,77 metroko bide bikoitza eraikiko dute. Horrez gain, bide bakarreko beste bi adar ere gehituko dituzte, iparraldeko adarra eta hegoaldeko adarra; bakoitzak ia kilometro bateko luzera izango du. Adar nagusira lotuko diren bide bakarreko bi adar horiek Arrasate-Elorrio-Bergara lotunearen parte dira.

Zati horretan, 5.660 metroko bide bikoitza eraikiko dute, baina horrez gain, bide bakarreko beste bi adar eraikiko dituzte kilometro bateko luzera izango dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak