Lehen postua
Bilboko LEINNeko Eduardo Fierroren KUVU proiektuak irabazi du lehen postua eta apirilean Txinan egingo den unibertsitateko ekintzaileen munduko finalean bere proiektua defendatzeko aukera izango du.
Bigarren postua
Bigarren postua Ana Casteloren Anmama Catering proiektuak lortu du. Elikadura orekatuaren eta iraunkorraren irizpideetan oinarritutako proiektua da.
Hirugarren postua
Adrian Gonzálezek lortu du hirugarren postua O-Lay enpresarekin. Erabat pertsonaliza daitekeen motor elektrikoa homologatzeko prozesuan dago O-Lay enpresa.