Atzo egindako bileran honako erabakiak hartu ziren, besteak beste: bi hilabeteko epean, Mugi txartelaren erabiltzaileak Bilboko Metroaren 1. eta 2. lineatan bidaiatu ahal izatea eta Lurraldebuseko unitateek Bat eta Barik txartelak errekonozitzea. Honakoak martxan jartzean, hurrengo pausua txartel bakarra osatzea litzateke, mugikortasuna nabarmen hobetuko duena.