San Kristobal eta Orixol arteko mendi ibilaldia familiendako, domekan

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 14a, 14:42
Iazko otsailean Aitzulora egindako irteerako unea. Argazkia: Guraso Foroa.

Aretxabaletako Guraso Foroak eta Murrukixo mendizale elkarteak eta Eskoriatzako Makilla eskuen eta ibili basuen egitasmoak San Kristobal eta Orixol arteko mendi ibilaldia antolatu dute domekarako, urtarrilaren 20a. Familiei bideratuta egon arren edonork parte har dezakeela jakinarazi dute.

Aretxabaletan Herriko Plazatik abiatuko dira (09:00), eta Eskoriatzan, Fernando Eskoriatza plazatik (09:00). Ez dago izenik aurrez eman beharrik baina umeek heldu batekin joan beharko dutela ezinbestean adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak