Bilbora bidean

Miren Arregi Amasorrain 2019ko urt. 12a, 16:26

Orain Presoak dinamikak antolaturik, 17:00etan hasiko dira Bilbon eta Baionan euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak. Debagoienetik, 22 autobus atera dira Bizkaiko hiriburura.

Bilboko Casillatik aterako da 17:00etan manifestazioa eta Debagoiendarrek ez dute hutsik egingo.

Pankarta Joseba Azkarragak, Arantza Aldezabalek, Zesar Martinezek, Sara Majarenasek, Olatz Iglesiasek, Mikel Kasadok, Irati Agorriak, Laura Gomezek, Javier Sadabak, Pili Kaltzadak, Laura Masvidalek eta Urtzi Errazkinek eramango dute.

Bilboko udaletxeko eskaileratan irakurriko dute manifestua Madrilen bizi den filosofo euskaldun Javier Sadabak eta kazetari eta idazle Pili Kaltzadak.

Sareren bozeramaileek aurreikuspenak positiboak direla eta "asistentzia eta aldarrikapen demokratiko zein baketsua erabat arrakastatsua izango dela" adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak