Jardunaldiko egitaraua
Jasone Mendizabalek irekiko du jardunaldia, Euskaltzaleen Topaguneak mugimenduaren egoeraren gainean duen irakurketa eginez. Ondoren, Jon Sarasua autoeraketaz arituko da, Hiztunpolisa saiakeran jasotakoak eguneratuz. Manex Agirre euskara teknikariak, berriz, lankidetzaren gaia landuko du. Jarraian, Ipar Euskal Herrian erabilerari begira zabaldu den abaguneaz jardungo da Eneko Gorri. Goizari amaiera emateko, taldeka lan egiteko parada izango da autoeraketa eta elkarlana oinarri harturik.
Arratsaldean, Mari Luz Estebanek mugimendu feministaren ibilbidea izango du ardatz, eraldaketarako ispilu izan daitekeelakoan. Jardunaldia amaitzeko, Elena Laka eta Rita Aldabaldetrekuk ekarpen lanaren lehen ondorioak plazaratu eta aurrera begirako proposamenaren berri emango dute.