Gaurko eta biharko abisu horia ezarri da izotzagatik

Maialen Regueiro 2019ko urt. 10a, 12:30
Aramaioar batek Orixolen ateratako argazkia (Irudia: Jose Luis Madina)

Segurtasun sailak adierazi duenez, amaitu da elurragatik ezarrita zegoen abisu horia, baina beste abisu hori bat ezarri da izotzagatik. Gaur, elur-kota 300-600m artean egongo da eta prezipitazio txikia egingo du. Izotzari dagokionez, mendi inguruan izotz txiki-handia egingo du egun osoan zehar eta gainerako tokietan, eguneko azken orduetan egingo du izotza. 

Egubakoitza, hilak 11

Bihar, egubakoitza, izotzagatik ezarritako abisu horia mantendu egingo da. Barnealdean izotz txikia egingo du, baina zenbait lekutan handia egin dezake. Kostaldean, berriz, izotz txikia egin dezake, bereziki ekialdean. Arrasaten, besteak beste, tenperatura minimoa -1 gradukoa izango da eta maximoa, berriz, 6 gradukoa. Bihar egunaren lehen partean, prezipitazio txikia egin dezake eta elur-kota igotzen joango da, goizaldean 400-600 m-tik gauean 1000 m-ra. 

Asteburuko iragarpena

Zapatuan eta igandean, zerua hodeitsu egongo da, baina euri gutxi egingo du. Elur-kota 1100-1300 m inguruan egongo da eta tenperatura igo egingo da. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak