Gipuzkoako artistei zuzenduta
Egitasmo hau beren ibilbidea musikaren eta arte ezenikoen esparruetan garatu nahi duten Gipuzkoako artistei zuzenduta dago. Aurkezten diren proposamenak artisten originalak izan behar dute eta esparru horietako teknikari zein profesionalez osatutako epaimahaiak onenak aukeratuko ditu.
Hautatutako proiektuak
Epaimahaiak aukeratutako proiektuei honako eskaintza egiten zaie: Gipuzkoako gune desberdinetan hiru emanaldi burutzea, emanaldi bakoitzean 400 euro jasotzea eta proiektua sustatzeko bideo bat grabatzea. Horrez gain, bateragarritasun artistikoaren eta estilistikoaren arabera, aukeratutako proiektu edo artista batzuek beste emanaldi bat eskaintzeko aukera izango dute, Gipuzkoako beste jaialdi batean.
Proiektu bat aukeratua izateko irizpideak
Aurkezten diren proposamenen artetik sei proiektu aukeratuko dira, irizpidea honakoa izango delarik: Gipuzkoan erroldatutako artistek eta 30 urtetik beherakoek lehentasuna izango dute, proiektuaren kalitateaz gain, artistaren ibilbidea eta etorkizuna baloratuko dira eta hizkuntzari dagokionez, oreka izatea nahi da, eta baita parte-hartzaileen generoari dagokionez ere.