'Tentu' jaio da, aldizkari elektroniko pertsonalizatua

Maialen Regueiro 2019ko urt. 8a, 14:01

MCCtelecom, ISEA, Abantail eta LKS-ek burututako proiektuaren emaitza da Tentu (tentu.eus). Doako aldizkari elektroniko pertsonalizatua da, askotariko informazioa eskaintzen duena. 700 RSS iturri publiko eta pribatutik hartzen du informazioa. 

700 RSS iturriko informazioa 

Informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzen da, Euskadiko eta Nafarroako 250 udalerriren arabera eta gai sorta zehatzetan sailkatuz. Harpidedunak, berak aukeratutako gaiei eta herriei buruzko informazio guztia jasoko du, zerbitzu hori berezkoa eta propioa izango delarik. Horrez gain, informazioa gailu-motari egokituko zaio, dela PC-a, dela tableta edo telefonoa.

Eduki mota

Lau motatakoak informazioa eskaintzen du Tentuk: Artikuluak, agendako ekitaldiak, argazki-galeriak eta publizitatea. 

Geo-kokatutako zerbitzua

Tentuk zerbitzu geo-kokatua du. Era horretan eta erabiltzaileak nahi badu, Tentuk bere kokapen zehatza lortuko du eta hurbilen dauden herrien informazioa eskaini. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak