Eguen goizean 200-400 metro artean kokatuko da elur maila

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 8a, 12:54
Argazkia: Julen Iriondo

Segurtasun Sailak eguaztenean eta eguenean ezarri du abisu horia elurragatik. Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar gauen elur-kota 500-700 metrora arte jaitsiko da eta eguen goizaldean behera egingo du, 200-400 metrora kokatu arte. Hala ere, prezipitazio kantitatea urria izatea espero da, elur gutxi pilatuko delarik.

Muturreko fenomenoen iragarpena

Eguaztena, hilak 9:

Abisu Horia elurragatik barnealdean 21:00etatik gauerdira. Gauean elur-kota 500-700 metrora jaisten joango da. Prezipitazio txikia egingo du, baliteke Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina izatea. Egunaren amaieran izotz txikia egingo du barnealdean, bereziki mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan. Aurreikusitako lodierak: 0-3 cm 1.000 metrora, 0-1 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan; azken orduetan ipar-ekialdera aldatuko da. Tenperaturan aldaketarik ez. Egunaren amaieran izotz txikia egingo du barnealdean, bereziki mendi inguruetan eta Arabako zenbait tokitan.

Eguena, hilak 10:

-Abisu Horia elurragatik barnealdean gauerditik 10:00etara. Elur-kota goizaldean jaisten joango da, 500-700 metrotik 200-400 metrora egon arte. Eguena hotza izango da eta elurraren maila nahikoa baxua izango bada ere, espero den prezipitazio kantitatea urria izango da, bereziki egunaren lehen partean eta Kantauri isurialdearen mendebaldean botako du; arratsaldean atertzera egingo du. Barnealdean izotz txikia egingo du, mendi inguruetako zenbait tokitan handia. Aurreikusitako lodierak: 0-4 cm 1.000 metrora, 0-3 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

-Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean egun guztian zehar. Egun osoan izotz txiki-handia egingo du mendi inguruetan. Gainerako tokietan goizaldean, goizean goiz eta eguneko azken orduetan izotz txikia egingo du.

Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura jaitsi egingo da: nahikoa minimoak eta gutxi maximoak. Barnealdean izotz txikia egingo du, mendi inguruetako zenbait tokitan handia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak