Elurra iragarri dute eguaztenerako 500 metrotik gora

Elurra Arantzazun 2018ko urrian.

Hilaren 9rako abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak elurragatik. Euskal Autonomia Erkidegoan barnealdean aktibatuko da, 18:00etatik gauerdira bitartean. Euskalmeteko iragarpenen arabera, elur-kota 800-1.000 metro inguruan egongo da eta azken orduetan 500-700 metro ingurura jaitsiko da. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1.000 metrora, 0-1 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Eguraldiaren iragarpena

Martitzena, hilak 8

Goiz-lanbroa. Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu Kantauri isurialdean. Goizaldean eta arratsaldean baliteke zirimiria egitea kostaldean; gauean euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Egun amaieran elur-kota 1.300-1.500 m inguruan egongo da. Ipar-osagaiko haize ahula ibiliko da; egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, ahul-bizi, bolada gogorren batekin kostaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira. Araban izotz txikia egingo du.
Abisu horia aktibatuko da Araban muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik gauerditik 10:00etara.

Eguaztena, hilak 9

Zerua oso hodeitsu egongo da, bereziki Kantauri isurialdean. Prezipitazio txikia egingo du, baliteke Kantauri isurialdeko zenbait lekutan ertaina izatea. Goizaldean elur-kota 1.300-1.500 metrotik jaisten joango da, arratsaldean 800-1.000 m inguruan egongo da eta azken orduetan 500-700 metro inguruan. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; goizaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko du, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Egun amaieran barnealdean izotz txikia egingo du, bereziki mendi inguruetan eta Arabako zenbait puntutan.

Eguena, hilak 10

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki Kantauri isurialdean. Prezipitazio txikia egingo du. Elur-kota 300-500 metro inguruan egongo da. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da. Barnealdean izotz txikia egingo du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.