Jabier Villar: "Oraindik aske zebilen txakurra hilik agertu dela jakiteak lasaitasun handia eman digu"

Mireia Bikuña 2019ko urt. 6a, 15:27
'Kaxka' eta 'Kira' txakurrak.

Abenduaren 25ean egindako erasoaren ostean, mendian topatu dute hilda Kira txakurra. "Ez dakigu nola hil den. Baina, bukatu da amesgaiztoa", esan du Mazmelako Agerre baserrikoak. Bere etxeko ardia izan zen Gabonetan erasotakoa.

Hiru hilabeteko amesgaiztoa bukatu da Debagoienako artzainentzat. Degurixa aldean ardiak zituztenen Kira eta Kaxka txakurren erasoak jasan behar izan dituzte, bata bestearen atzetik. Bi txakurrak Leintz Gatzagako baserri batetik ihes egindakoak ziren. "Txakurrak etxera itzultzen dira normalean. Oso arraroa izaten da basati bihurtzea, baina horien kasuan hala izan da", esan du Villarrek.

Urriaren 13an hasi zituzten erasoak Kira-k eta Kaxka-k, Degurixa inguruan. Hamabost artaldetan jo zituzten erasoak eta 70 arditik gora  akabatu zituzten. Egoera horren aurrean, eta babesa eta laguntza eskatzeko, azaroaren 9an, Hego Euskal Herriko lau lurraldetatik etorritako artzainak elkartu ziren Eskoriatzan, Degurixa, Kurtzebarri eta Alabita inguruetako artzainen ardiek jasandako erasoak salatzeko. Bizi duten egoeraren aurrean, haserrea eta inpotentzia agertu zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak