Bosgarren puntua batuta, Rezusta eta Elezkano lider dira

Xabier Urtzelai 2019ko urt. 5a, 16:13

Bergarako frontoian Eskuz Binakako Txapelketako lehen jardunaldian batutako porrotari buelta erdi eman zioten atzo Rezustak eta Elezkano II.ak. Aretxabaletari eta Urrutikoetxeari ez zioten ezusterik ematen utzi (9-22).

Atzoko garaipenarekin Aspeko bikotea txapelketako lehen postuan kokatu da, Olaizola II.arekin eta Albisurekin batera. Eta, ondo merezitako postua da hori, atzo bikote bizkaitarra baino gehiago izan zirelako. Ideiak oso garbi zituztela kantxaratu ziren Rezusta eta Elezkano, ahal zuten neurrian Urrutikoetxea sahiestu, eta Aretxabaletari gura beste lan eman –azken ordura arte zalantzan egon zen bere parte-hartzea, eskuko arazo batzuk tarteko–, horixe zen egin beharrekoa. Eta gidoia bete zuten. 

Hasierako tantoetan, baina, gorriek ondo eutsi zieten urdinei, eta zalantzan egon zen aukeratutako gidoia ona ote zen, ala ez (6-4). Aretxabaletak ondo eutsi zion Rezustari, Urrutik ez zion Elezkanori erraztasunik eman, eta urdinak deseroso zeuden.

Ondoren, baina, Aspekoek jarraian egindako zazpi tantoei esker arnasa hartu zuten, eta gorriak bizirik jarraitzen ahalegindu baziren ere –bai ala bai behar zuten garaipena–, hainbat akats egin zituzten, eta Rezustak eta Elezkanok ez zuten abantaila hori bertan behera utzi (9-22).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak