Kolorezko hesolekin hesituko dute Eskoriatzatik Gatzagaraino dagoen Gatz Bidie, bihar, zapatua. 09:00etan, Leintz Gatzagako plazan batuta, 09:30ean, hasiko da auzolana, eta hiru orduz arituko dira boluntarioak lanean. Hori horrela, Gaztanaduiko zubian, bide bazterrean hasiko dituzte lanak, eta tramu batean jarriko dituzte 80 hesola. Kolore ezberdinekin margotu dituzte hesolak, eta lanaren helburua, zelai pribatua eta Gatz Bideko bidea mugarritzea izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.