Izotzagatik abisu horia domekara arte luzatu dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 4a, 13:32

Elgeta, gaur goizean. (Argazkiak: Iban Arantzabal)

Euskalmeteko iragarpenaren arabera, tenperaturak berdin mantenduko dira datozen egunetan, eta ondorioz, abisu horia mantenduko da gauerako eta goizeko lehen orduetarako. Asteartetik aurrera termometroek behera egingo dute eta euria etorriko da.

Abisu horia

Egubakoitza, hilak 4
Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 20:00etatik gauerdira. Gauean izotz txikia egingo du barnealdean.

Zapatua, hilak 5
- Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik gauerditik 10:00etara. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.
- Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 20:00etatik gauerdira. Gauean izotz txikia egingo du barnealdean.

Domeka, hilak 6
Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean gauerditik 10:00etara. Izotz txikia egingo du, Arabako zenbait lekutan handia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak