Segurtasun Sailak izotzagatik abisu horia ezarri du gauerako

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 3a, 09:28
Gaur, Bergaran, -2 gradu 07:34ean.

Gau hotza izan da gaurkoa eta txoko askotan zero azpitik markatu dute termometroek, baita goizeko lehen orduetan ere. 07:30ean adibidez, -2 gradu zeuden Bergarako hainbat txokotan eta ordubete beranduago, Oñati erdialdean -1 gradu eta Arrasaten 1. Bestalde, eguena, egubakoitza eta zapatu gauean ere abisu horia egongo da 21:00etatik gauerdira arte.

Iragarpena

Eguena, hilak 3

Goizean lainoa eta lanbroa sortuko dira. Zerua hodeitsu egongo da, arratsaldean hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratzeko joerarekin, erdi-mailako hodei eta goi-hodeiekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eki-osagaia nagusituz. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du.

Egubakoitza, hilak 4

Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eki-osagaia nagusituz. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.

Zapatua, hilak 5

Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eki-osagaia nagusituz. Tenperaturan aldaketarik ez. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia.

Domeka, hilak 6

Goizean lainoa eta lanbroa izango dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez. Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait tokitan handia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak