'Dantza' filma emango dute egunotan Oñatin eta Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 2a, 12:59

Argazkia: Txintxua Films.

Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Dantza filma iritsiko da aste bukaeran, Debagoienera. Urtarrilaren 4an, egubakoitzean, hasita hainbat emanaldi izango dira Oñatin eta Aretxabaletan datozen egunetan.

Abenduaren 21ean estreinatu zen filma, eta ordutik, harrera beroa jaso du ikusleen aldetik. Debagoiendarrek ere izango dute hori ikusteko aukera egubakoitzetik. Hona hemen egunak eta orduak:

Oñati:

Urtarrilak 4 (22:30), 5 (22:30), 6 (19:30 eta 22:30) eta 7 (19:30).

Aretxabaleta:

Urtarrilak 4 (22:00), 6 (19:30), 7 (16:00), 12 (22:00) eta 14 (16:00).

Bestetik, Arrasateko Amaia Antzokira ere iritsiko dela hilabete bukaeran adierazi dute Kultura Saileko kideek; 26an, 27an eta 28an emango dute.

Kontakizunaren hizkuntza dantza denean

Esnalen fikziozko hirugarren filma da, eta oraingoan, bizitzaren zikloaren gaineko istorioa jaso du. Denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du eta dantza da hori kontatzeko hautatu duen hizkuntza. Tradizioari, lurrari, mitoei, usadioei eta bertako jendeari egindako kantu poetikoa da. Txintxua Filmsek produzituta, estetika eta ikus-entzunezko kontuen ardura Koldobika Jauregi artistak izan du eta koreografiak koordinatu ditu Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folklore kontuetan adituak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak