Xubane Garai eta Garazi Erostarbe Murias-Limousin taldeko kide izango dira

Mireia Bikuña 2019ko urt. 2a, 12:00

Xubane Garai eta Garazi Erostarbe.

Aretxabaletako ziklista junior mailan lehiatuko da, eta oñatiarra 23 urtez azpikoetan. Euskadi-Murias taldeak eta Tolosako Oriako Txirrindulari Eskolak elkarrekin martxan ipinitako proiektua da Euskadi-Limousin taldea. Emakumezkoen harrobiko ziklismoari bultzada emateko helburuarekin sortu dute.

Maialen Aramendia, Irati Idirin eta Garazi Erostarbe izango dira 23 urtez azpiko taldeko ordezkariak. aldez, Naia Amondarain, Ekhiñe Rivas eta Xubane Garai junior mailako taldekoak. Eneko Garai izango da bi taldeetako arduraduna, eta Loli Santako kirol zuzendaria. Sei txirrindulariek Euskaldun txapelketako eta Espainiako Kopa izango dituzte helburu.

BH bizikletak, Spiuk kaskoak eta betaurrekoak, eta Kalas arropa erabiliko dute lehiatzeko, eta lasterketatan Skoda automobil baten laguntza izango dute. Euskadi-Murias taldearen maillot berbera erabiliko dute (berde koloreko), eta emakumezkoen taldeak bereziki babesten dutenen logoak ere bai: Oriako Txirrindulari Eskola, Limousin Kartoiak eta Arsuaga.

Kadete mailakoak

Bestalde, kadete mailako taldea Limousin-Murias izenarekin lehiatuko da, eta Amaia Astarloa, Jone Gisasola, Naroa Olano eta Nagore Txintxurreta izango ditu ordezkari errepidean.

Urtarrilean Euskadi-Muriasek egingo duen aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute hamar emakume ziklistek.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak